XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artezteko makina zentrugabeak Harientzako artezteko makinak Engranajeak artezteko makinak etab..

7.1. Artezteko makina zentrugabea Kanpo-artezketa zilindrikoaren mota berezia dugu artezketa zentrugabea.

Izen hau mekanizatu behar den pieza puntu / zentruzko lotura gabe finkatzen delako hartzen du.

7.1. irudia. Artezketa zentrugabea.

Artezketa-mota berezi hau artezteko, makina zentrugabean egin daiteke.

Artezteko makina zentrugabea, ondoan aipatzen diren eragiketak egiteko erabiltzen da: Pieza zilindrikoak edo diametro desberdineko piezak automatikoki mekanizazioan.

Serieko artezketan.

Artezteko makina arruntaz artezketa egitea ezinezkoa gertatzen denean; adibidez, pieza luzeak, diametro txikiko piezak, tutuak, etab. artezteko (7.1. irudia).

7.2. irudia. Artezteko makina zentrugabearen atal aipagarrienak.

7.1.1. Artezteko makina zentrugabearen atal aipagarrienak.

Artezteko makina zentrugabearen atal aipagarrienak (7.2. irudia) hauek dira: M, harri urratzailea; artezarri edo eraginkor deiturikoa, artezteko lana burutzen duena.